entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-08-16

Neomak taldea Womex 2023-n ariko da

Urriaren 25etik 29ra bitarte, musikaren sektoreko profesionalen topaketa handiena egingo dute. XXIX. edizioa Koruñak hartuko du.

Neomak Neomak

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Musika-profesionalen bilerarik garrantzitsuena da Womex. Aurtengoa XXIX. edizioa izango da, eta Koruñan antolatuko dute, Galizan, urriaren 25etik 29ra bitarte.

Bost egunez, 45 herrialdetako 40 artista baino gehiagok hartuko dute parte, eta sektoreko 2.600dik gora profesional batuko dira. Hitzaldiak, proiekzioak, mahai-inguruak, sariketak eta askotariko ekitaldiak dakartza Womex 2023-ren programak.

Euskal musikak izango du ordezkaritza. Batetik, Neomak talde gipuzkoarrak kontzertua emango du Atlantic Connections agertokian, Koruñako Rosalía de Castro antzokian.

Eta, bestetik, Basque.Music.-ek bere standa izango du azokan, eta baita nazioarteko profesionalen artean zabalduko den katalogoa ere.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.