entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-05-14

Nazioarteko 9 banda lehiatuko dira XVI. Haizetara Jaialdian

Kaleko banden txapelketa Amorebieta-Etxanon egingo dute ekainaren 23tik 25era bitarte.

Back Chat Brass (Erresuma Batua) Back Chat Brass (Erresuma Batua)

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Orotara, nazioarteko 53 kale-bandek eman dute izena 2023ko Haizetara Jaialdian lehiatzeko. Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatzen duen Txapelketaren XVI. edizioan lehiatzeko lehenengo galbahea, baina, 9 bandek pasatu dute, eta eurek osatzen dute aurtengo kartela.

11 herrialdetatik etorritako bandak dira: Frantzia, Belgika, Portugal, Herbehereak, Argentina, Benin, Alemania, Italia, Erresuma Batua, Mexiko, Serbia, España, eta bada euskal herritar bat ere, arabarra.

Lehen hautaketa hori egiteko, epaimahaiak nagusiki kalitate artistikoa, material grafikoa, soinua, alderdi bisuala eta curriculuma baloratu ditu. 

Hala, ekainaren 23tik 25era bitarteko saioetan, Bulbalkan, La Fanfare Saugrenue, Harmony’s Brass Band, Back Chat Brass, Renniw Brass Band, Gata Brass Band, Dirty Dürüm Brass Band eta Jazz Hunters lehiatuko dira. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.