entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-03-02

Natural Project andoaindarrek 30. urteurrena dute esku artean

Olabista disko berria aurkezten dabiltza han eta hemen, eta udarako “jaialdi moduko bat” iragarri dute, hiru hamardadako ibilbidea ospatzeko.

https://youtu.be/_3JjYiQ5Ecg

Estanis Elorza (ahotsa eta baxu-jotzailea), Aitor San Sebastian (bateria), Juan Pablo Valdecantos (sintetizadoreak) eta Beñat Ruiz (gitarra) dira Natural Project. Proiektua duela 30 urte sortu zen Andoainen, Elorza da ordutik mantendu den taldekide bakarra eta, beraz, data bereziak bizitzen ari dira 2023 honetan. 

Urtarrilaren 18an zabaldu zuten plataforma digitaletan Olabista izeneko lan berria, bost kantaz osaturikoa. Berez, lan luzea beharko lukeen disko osoago baten lehen partea dela aitortu dute taldekideek, espero gabeko zirkunstantziek eten dutelako ekoizpena. Hala ere, LP osoa urtea amaitu baino lehen prest edukitzea espero dute. 

30. urteurrenaren harira, kontzertu oso bereziak eman dituzte Lasarten, Donostian eta Andoainen. Eta, gainera, uda parterako “jaialdi moduko bat” prestatzen ari direla iragarri dute. Hiru hamarkadako ibilbidea behar bezala ospatzeko.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.