entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2007-10-25

NATHANIEL MAYER, KALEETAKO SOULA GUREAN

Ez fidatu, tipo hau basatia da! Ez fidatu, tipo hau basatia da!

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Detroiteko Fortune diskoetxeko artistarik ospetsuena Euskal Herrira datorkigu! Luxua, benetan, hemen izatea. Motorraren hiriko kaleetan sortutako soul basatia eta r&b-a entzuteko hitzordu paregabea. Abenduaren 7an izanen da, ostiralarekin.
Detroiteko Fortune diskoetxeko artistarik ospetsuena izan zen Nathaniel Mayer, edo Nathaniel "Nay Dog" Mayer. Eroa eta dibertigarria, talentuduna ororen gainetik, Willage of love izan zen bere arrakastarik sonatuena 1962. urtean. Bere eragina garage, punk eta soul talde askotan nabaria izan da.

Eta orain, Euskal Herrira datorkigu. Zuzeneko itzela daukala esan digute, hortaz, aukera paregabea r&b, soula edota funk primitiboa dastatzeko!!!

Haren abestien bilduma bikaina kaleratu du berriki Vampisoul diskoetxeak.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.