entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-04-13

Musikarien mugikortasunerako diru-laguntzen deialdia zabaldu du Etxepare Institutuak

Guztira 150.000 euro bideratuko ditu erakundeak, eta hautagaientzako izen-emate epea urriaren 31ra arte mantenduko dute zabalik.

Etxepare Euskal Institutuak musikaren sortzaileen mugikortasunerako 2023eko diru-laguntzen deialdia argitaratu du. Euskal musika talde eta banakako artisten atzerriko bidaia gastuak, ostatua eta dietak finantzatzera bideratutako diru-laguntzak dira.

Etxepare Institutuak deialdiaren oinarrietan zehaztu duenez, “musika-biratzat hartuko dute euskararen eremu geografikotik kanpo gutxienez lau kontzertu ematea”, diru-laguntzaren xede den urtean. Bestalde, euskaraz abesten duten taldeen kasuan, biratzat hartuko dute “emanaldi bakar bat egitea nazioarteko jaialdi batean edo 300 ikusle baino edukiera handiagoa duen nazioarteko hiriburu batean” aritzea.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.