entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-11-12

Musika profesionalen eta programatzaileen arteko topaketa, lehenengoz Durangoko Azokan

Musika Bulegoarekin elkarlanean sustatutako ‘Da! Pro’ ekimenak musika euskaraz sortzen duten artistei euren proiektuak Euskal Herriko programatzaileei erakusteko plaza eskaini nahi die. Eta alderantziz.

Musika esparruko profesionalek eta programatzaileek (areto pribatu zein publikoak, jaialdiak, kultur eragileak, udal teknikariak) elkarren berri izan dezaten, topaketa berezia antolatzen ari dira Durangoko Azoka eta Euskal Herriko Musika Bulegoa: Da! Pro.

Hitzordua datorren abenduaren 5ean izango da, 54. Durangoko Azokaren aurreneko egunean alegia, Landako Gunearen alboan dagoen Bartolome Ertzilla Eskolako Aretoan. Goizeko 10:00etatik 12:00etara bitarte, topaketarako aukeratutako proiektuetako ordezkariek hamarna minutu izango dituzte euren musika egitasmoak aurkezteko.

Izan ere, aldez aurreko hautaketa prozesu baten bitartez, Musika Bulegoko profesionalek eta Durangoko Azokako ordezkaritzak osatutako lan batzorde batek aukeratuko ditu proiektuak.

Izen-ematea doakoa da, durangokoazoka.eus webguneako formularioa beteta egin daiteke, eta epea azaroaren 20an itxiko dute. Aurkezpen saioek euskarazkoak izan behar dute, horixe baita lan batzordeak baloratuko duen alderdietako bat. Barruko agertokietarako egokitasuna, Musika Bulegoaren zuzeneko/zeharkako bazkidea izatea eta proiektu nahiz disko estreinaldiak Durangoko Azokan egin izana ere aintzat hartuko dute.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.