entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2024-04-11

Musika Bulegoa Sariak banatuko dituzte maiatzaren 15ean Iruñean

Aurtengo edizioak Publikoaren Saria dakar berritasun gisa. Musikazale bakoitzak bozka bakarra eman ahal izango du, eta horretarako fasea zabalik egongo da maiatzaren 6ra arte.

2024ko Musika Bulegoa Sariak ate-joka dator. Datorren maiatzaren 15ean izango da sari-banaketa ekitaldia Iruñeako Zentral Aretoan.

Zortzigarren edizio honetan, epaimahai profesionalak zortzi garaikur banatuko ditu baina, horiez gain, berritasun gisa, Publikoaren Saria ere emango dute. Aurten lehen aldiz, eta aurrerantzean, publiko orokorak bere disko, kontzertu edota lan gustokoenaren alde bozkatu ahal izango du, betiere epaimahaiak hautaketa-prozesuaren bigarren fasera igarotzeko aukeratu dituen 48 proposamenen artean.

Musikazaleek bozkatu ahal izateko (bozka bakarra buruko) plataforma berezia sortu du Musika Bulegoak, eta martxan izango da maiatzaren 6ko 23:59ak arte. Une horretan boto gehien jaso dituen hautagaitzak irabaziko du Publikoaren Saria.

Publikoaren Saria nork eskuratuko duen, baina, ez da jakingo maiatzaren 15era arte, Iruñeko Zentral aretoak hartuko duen sari-banaketa galara arte, alegia. Orduantxe iragarriko ditu epaimahaiak gainerako irabazleen izenak ere.

Bozketan parte hartzen duten guztien artean, 4 sarrera bikoitz zozkatuko dira Janus Lesterrek egun horretan bertan, gala amaitu ondoren,  Zentralen emango duen kontzerturako.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.