entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-06-12

‘Musika Bizi’ ikastaroa eskainiko du UIK-k

Besteren artean, La Chula Potra, Kiliki fresko eta Zuriñe Hidalgo musikariak ariko dira hizlari, hainbat irakasle eta kazetari espezialdurekin batera, tartean Julen Azpitarte eta Cristina Arriaga.

Musika Bizi UIK Musika Bizi UIK

Nola bizi dugu musika? Zer eragin du gizartean? Musika gizartearen isla da? Halako galderak hartuko ditu hizpide UPV-EHU-ren 2023ko Udako Ikastaroen programak eskaintzen duen ‘Musika Bizi: musikaren errealitateak hizpide’ ikastaroak.

Euskal Herriko Musika Bulegoarekin elkarlanean antolatu du Unibertsitateak ikastaro hori. Eta, erantzun bila baino gehiago, hausnarketa aktiboa sustatzeko asmoz proposatu dute programa. Aniztasuna bilatuko dute nola gaietan hala ikuspegietan ere. Musikaren inguruko komunikazioa, soziologia, genero kontuak, hezkunza, akademia, industria, sektore artistikoa, ikerketa… jorratuko baitituzte.

Besteak beste, La Chula Potra, Kiliki fresko, Lide Hernando eta Zuriñe Hidalgo musikariak ariko dira hizlari. Eta, horiekin batera, Julen Azpitarte kazetari espezialdua, eta Cristina Arriaga, Josu Larrinaga eta Josu Amezaga irakasle eta ikerlariak ere.

Matrikulatzeko epea zabalik da, eta HEMEN kontsulta daiteke informazio osoa.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.