Musika akustikoa eta gastronomia.
Uztailaren 26tik 31ra ospatuko den Zarauzko gastronomia eta musika akustikoaren astearen baitan, Musika Pintxatuz lehiaketa antolatu dute
Proiektu honek, esan bezala, musika eta gastronomia batu nahi ditu, eta
bertan parte hartu nahi duten musika taldeekin kontatu nahi du. Horregatik,
musika taldeei deialdia luzatu diete musika akustikoko lehiaketan parte hartzeko.
Zergatik musika akustikoa?
Antoaltzaileen arabera, "musika akustikoa (estilo bat baino, jotzeko modu bat) gastronomiarekin bat dator, eta jakin badakigu musika talde asko daudela formatu akustikoan lana egiten. Horregatik, jokamolde hau bultzatzea egokia ikusi dugu, lehiaketa honen bitartez. Espero dugu urtez urte errepikatzea gainera".
MUSIKA PINTXATUZ LEHIAKETAREN OINARRIAK- Lehiaketan parte hartzeko, gutxienez taldekideen erdiak
Euskal Herrian bizi beharko du.
- 3 abesti bidaliko ditu talde bakoitzak, interneteko edozein formatuan, hau
da, link formatuan (adibidez myspace, bandcamp, youtube, soundcloudeko
linkak). Edozein formatu balioko du.
- Abestiak akustikoak izango dira, hau da, instrumentu elektrikoak erabili
daitezke, baina formatu akustikoa izan beharko dute. Bateriak edo
perkusioak ere erabili ahal izango dira, baina esandako intentsitatea
errespetatuz.
- Abestiak bidaltzeko azken epea:
uztailak 10, jokin@xpressionk.net
helbidera.
- Abestiak, propioak edo bertsioak izan daitezke. Edozein hizkuntzatan
- Hiru pertsonako epaimahai bat izendatuko da. Jasotako taldeen abestiak
entzun eta gero, epaimahai honek 6 talde hautatuko ditu
zuzeneanjotzeko (Zarautzeko Munoan, Uztailak 27, 28 , 31 arratsaldeko 19:00etatik
22:00etara)
- Lehen Saria: 2013 Urteko
UdaberriFest Jaialdian jotzeko aukera + 500