entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-03-01

Musika – Musica jaialdia, martxoaren 3tik 5era bitarte, Bilbon

Notak eta Letrak izenburupean, mundu osoko 1.400 artista bilduko ditu musika klasikoaren bueltan, Euskalduna Jauregian.

Hiru egunetan 70 kontzertu baino gehiago izango dira Bilbon. Hiriko Udalak antolatuta, Musika – Musica jaialdiak nazioarteko ehunka profesional ekarriko ditu Euskal Herrira.

Musika klasikoa jende guztiarengana heltzeko asmoz sortu zute jaialdia 2002. urtean. Aurtengo ekitaldia martxoaren 3an hasi eta hilaren 5era arte luzatuko da. Notak eta Letrak lema hartuta, musika konpositoreen eta literatura idazleen arteko harremanak izango ditu ardatz 2023ko ekitaldiak. Besteak beste, Shakespeare, Cervantes, Ibsen, Merimee, Nietzsche edota Maeterlinckek idatzitako obretan oinarrituta hainbat konpositorek egindako lanak aurkeztuko dituzte Bilbon.  

Irekiera ekitaldia Arriaga Antzokian izango da, martxoaren 3an, 19:00etan. Bilboko Orkestra Sinfonikoak, Bilboko Koral Elkarteak, Naroa Intxausti sopranoak eta Ainhoa Zubillaga mezzosopranoak Carl Maria von Weberren Oberon-en obertura eta Felix Mendelssohnen Uda gau bateko ametsa interpretatuko dituzte. 

Gainerako kontzertuak, ordea, Euskalduna Jauregian izango dira, larunbatean eta igandean, 11:00etatik 21:30era bitarte. Euskadiko Orkestra, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta Judith Jauregi piano-jotzailea entzuteko aukera izango da, besteak beste. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.