entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-03-14

Muda, Thierry Biscaryren bigarrena

Abeslari baxe nafartarrak bere muda personal zein artistikoaren isla den lana kaleratu du. Aurkezpen kontzertu bana emango du Bizkaian, Gipuzkoan, Lapurdin eta Nafarroa Garaian.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Muda du izena Thierry Biscary artistaren bigarren diskoak. Azalberritzea, ileberritzea, bozaberritzea. Behe Nafarroako abeslariaren arabera, lan berri honek bere fase berri bat gorpuzten du, bere garapen pertsonalaren eta nortasun-eraikitzearen emaitza baita.

Abestien hitzen idazketan, Thierryk berak ez ezik, Uxue Alberdi, Jon Benito, Leire Bilbao, Itxaro Borda, Xabier Euzkitze eta Jon Maia olerkari eta bertsolariek hartu dute parte.

Musikari dagokionez, Jeremie Garat ekoizle xiberotarrak egin ditu moldaketak Biscaryren konposaketen gainean. Musika goxoa da, lasaia, malenkoniatsua. Jeremie Garat (ahotsa, gitarrak, mandolina, txeloa) ez ezik, Thierry Biscaryk beste bi musikari ere izango ditu lagun eszenatoki gainean: Joel Merah (ahotsa, mandolina, bandurria, gitarrak) eta Amaiur Cajaraville (ahotsa eta kontrabaxua).

Martxoa amaiera eta maiatza erdialdea bitarte, Thierry Biscaryk lau kontzertu emango ditu Muda disko berria aurkezteko:

Martxoak 20. 20:30. Azkuna zentroa. Bilbo.
Apirilak 3. 20:00. Lugaritz kultur etxea. Donostia.
Apirilak 5. 17:00. Harriet Baita. Donibane Lohitzune.
Maiatzak 14. 20:30. Erraldoien txokoa. Iruña.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.