entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-05-29

Montauk taldeak agur esan du

Sei urteren ostean, bere musika ibilbidea amaitutzat eman du Gasteizko laukoteak

Geruzak - disko osoa

Montauk musika talde arabarrak agur esan du. Laukoteak bere sare sozialen bidez jakinarazi du amaierara iritsi direla: “Batzuetan muga batera iristen zara. Honaino iritsi da gurea. Orain muga berrien bila. Eskerrik asko.”

Sei urtetan bi disko kaleratu zituzten gasteiztarrek: Bilaketan (2016) eta musikazaleen arreta erakarri zuen Geruzak (2018).

Bigarren eta azken lana atmosfera bare eta ilunez josia zegoen. Minimalista eta dotorea zen. Eta halaxe joan dira ere. Estudioko bigarren lanarekin jaso zituzten kritika onek bide luzea aurreikusten zieten arren, bide berriak arakatzeko erabakia hartu dute.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.