entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-02-20

Mimosa Bulegoa aurkeztu dute La Furiak eta Kata Garciak

LGTBI ikuspegia eta ikuspegi feminista musikagintzan txertatzeko asmoz sortu dute eta nagusiki manager zerbitzua eskaintzen dute.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Musikaren industria “nahiko maskulinizatuta” dagoela uste du Nerea Loron La Furia rap kantariak eta, hain justu, hutsune hori betetzeko misioarekin sortu du Mimosa Bulegoa Kata Garciarekin batera. 

Musikagintzari lotutako proiektu feministak eta LGTBI ikuspegia txertatzen duten egitasmoak hauspotzeko asmoz jarri dute martxan, eta batez ere manager zerbitzua eskainiko dute. “Pertsona zaurgarrietan jarri dugu arreta –argitu dute–, sormen prozesuak lagundu eta balioetsi nahi ditugu, eta gizarte eraldaketa sustatu”. Artetik eta musikatik diskurtso feministak aldarrikatzeaz gain, lan egiteko modu feministak balioan jartzearen garrantziaz ere ohartarazi dute.  

Egitasmoa lehengao abiatu zutela aitortu dute, baina orain heldu zaiela garaia ospatzeko eta jendaurreko ganorazko aurkezpena egiteko. Bilboko Bira kulturgunean egin dute prentsaurrekoa eta ospakizuna. 

Martxoaren 10ean Irantzu Varelaren Señoricidio bakarrizketa estreinatuko dute Iruñeko Zentral aretoan; Irene Colladok eta Elisa Callek talk show bat egingo dute; eta La Sinsorga Bilboko espazio kultural feministarekin elkarlanean arituko dira. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.