entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-01-03

Mikel Azpiroz piano-joleak Islak diskoa kaleratu du

Musikari donostiarraren bakarkako ibilbidearen hirugarren lan luzea da, eta honezkero dendetan nahiz plataforma digitaletan dago salgai.

Gaua eta Zuri izeneko diskoen ostean, Mamusik zigiluaren eskutik argitaratu du Mikel Azpiroz piano-joleak bere hirugarren diskoa: Islak. Soilik pianoa erabilita konposatutako bederatzi kanta dira, egileak berak adierazi duenez “sosegua” helarazi nahi duena.

“Entzuleari interpreteen ondoan eserita balego bezala iristen zaio obra» –dio diskoetxeak berak lanaren aurkezpenean–, entzulea introspekziora eta meditaziora eramaten duten piezak dira, eta zalapartaren aurrean sosegua aldarrikatzea dute helburu”.

1978 urteko Steinway&Sons B ereduko itsas-piano batekin interpretatu ditu kantak Azpirozek, eta Donostian grabatu ditu, Mamusik estudioan. Info gehiago eta diskoa: Mikel Azpiroz webgunean.

Bakarkako eta Elkano Browning Creamekin duen ibilbidea hainbat kolaboraziorekin tartekatzen du Azpirozek. Besteren artean, The Waifs, Duncan Dhu, Travellin’ Brothers, Jabier Muguruza edota Elena Setienen diskoetan hartu du parte.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.