entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-04-21

Merina Gris, Vulk eta IZARO daude MIN Sarietarako izendatuen artean

2023ko Musika Independentearen Sariak maiatzaren 17an banatuko dituzte Mallorcan, eta hainbat artista euskaldun ageri dira hautagaien artean, kategoria bat baino gehiagotan.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

XV. MIN sariketa ate joka dator, maiatzaren 17an banatuko baitituzte garaikurrak Mallorkan. Ekitaldia Auditorium Palman izango da, Samantha Hudsonek gidatuko du hitzordua, eta, besteak beste, La La Love You, Karmento eta Shego ariko dira zuzenean. 

Sariei dagokionez, 2023ko edizio honetako izendapenen artean euskal izen asko irakur daitezke: 

Esate baterako, IZARO pop albumik onenaren sarirako dago izendatuta, Dorian, La Bien Querida, Los Estanques y Anni B Sweet eta Nacho Vegasekin batera.

Belako laukotea, ordea, urteko rock albumik onenaren kategorian hautatu dute, Biznaga, Egon Soda, Los Punsetes eta Sexy Zebras bezalaxe.

Elena Setién donostiarrak, aldiz, elektronika grabaketa onenaren izendapena jaso du. Ines Osinagaren "Itsasoa Da Bide Bakarra" diskoaren diseinuak ere izendapena jaso du; eta Chica Sobresaltok, artista berri onenarena.

Aldiz, Merina Gris, Olaia Inziarte, Vulk, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Zea Mays, ostera, Etxepare Euskal Institutuaren euskarazko diskorik onenaren sarirako hautagaiak dira.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.