entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2008-10-12

MEM JAIALDIAREN AZKEN TXANPARAKO HIRU AUKERA INTERESGARRI

Lightning Bolt. Lightning Bolt.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Musica Ex Machinak aurrera darrai. Azaroan zehar gauza asko gertatu dira eta gertatuko dira. Izan ere, Signal, Lightning Bolt rock bikote basatia eta Ankitoner Metamars ikusteko aukera dago beste gauza askoren artean.

Lehen hitzordu garrantzitsua azaroaren 22an izango da, Fever aretoan, 20:00etan. Signal super-taldea da. Talde honetan Olaf Bender, Frank Bretschneider eta Carsten Nicolai bildu dira. Raster/Noton diskoetxe alemaniarra sortu zuten musika elektronika arriskutsua bultzatzeko. Duela zortzi urte hasi ziren lan egiten egitasmo honetan, oraindik gaur egun minimalismoaren mugak, frekuentzi taupatsuak eta ikus-entzunezkoen bat-batekotasuna aztertzen dihardute. Churruca R&R Band eta Fernaliarekin arituko dira.


Lightning Bolt noise taldea da, Providencen sortu zen (Rhode Island, AEB). Brian Chippendale, bateriajole eta abeslaria, eta Brian Gibson, baxujolea, sustatzaileak izan ziren. Garai hartan Rhode Islandeko diseinu eskolako ikasleak ziren. Noise rock estiloaren berritzaile nagusitzat hartzen dira. Haiek emandako kontzertu ozen eta indartsuei esker ospetsuak dira. Lau disko argitaratu dituzte, guztiak Providencen kokatutako Load Records disketxearen eskutik. 25ean izango da haien emanaldia L'Mono aretoan 20:00etan. Bikotearekin batera bertako Ura Vs XEDH arituko dira.

Ankitoner Metamars egitasmoaren kontzertua ere azpimarratuko dugu (azaroak 27, Bullit, 20:00etan). Anki Toneren (Superelvis) eta Javier Pi
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.