entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-06-02

MEFSST6 jaialdia egingo dute Zarautzen

Musika Errebolta Feministaren 6. edizioa ekainaren 3an egingo dute Hiruputzu gaztetxean.

Nize Nize

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Bueltan da MEFSST jaialdia, “bollera, bi, emakume, trans, ez-normatibo, disidente musikazaleak” batuko dituen hitzordua. Egun osorako gonbitea luzatu dute Zarauzko Hiruputzu gaztetxetik ekainaren 3rako, larunbata, ‘Jo Mari Jo!’ lelopean.

Goizeko 11:00etan, ‘Sortuz, grabitatearen aurka’ izenburupean, solasaldia egingo dute Miren Narbaiza, Eneritz Furyak, Andrea Plaza eta Intza Arakistain artistek.

12:30ean fanzine tailerrerako tartea izango da, eta 13:30ean helduko da eguneko lehenengo zuzenekoa: Airu.

15:00etan egingo dute bazkaria eta, osterako, Musika Bingoa prestatu dute.

Eguna borobiltzeko, 19:00etatik aurrera, egitarauko kontzertu nagusien eta dj-en txanda izango da: Muare, Nize, Ginger, Gurebesta Kj, Dj Oihana eta Dj Sweet Pineapple.

Eguneko mertxandaisina prestatzen ari dira eta antolatzaileek jakinarazi dute bazkari beganoan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik abixatu behar dutela: mefsst6@gmail.com.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.