entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-07-05

Martxan da XII. Guitaralde jaialdia Hendaian

Festibalak nazioarteko gitarra-jotzaileak hartuko ditu uztailaren 5etik 8ra bitarte. Tartean, Robber Ford, Diane Tell eta Thomas Fersen.

Thomas Fersen Thomas Fersen

Hendaiako Guitaralde jaialdiaren XII. edizioa izango da aurtengoa. Festibala gaur (uztailak 5) hasiko da ‘Paco de Lucía, légende du flamenco’ dokumentalaren proiekzioarekin; 18:30ean. Segidan, 19:30ean, Pablo Arrietak eta Jean Marie Ekaik emango dute 2023 honetako programaren lehendabiziko kontzertua. Nire Gitartxoari izeneko diskoa aurkeztuko dute, Bernardo Atxagaren hitzak dakartzen kantak konposatu dituzte aurrenekoz elkarrekin.

Ostegunean (uztailak 6), Kubako musika izango da protagonista. Duo Jade taldeak irekiko du eguneko programazioa; gitarra bakarra eta bi ahots: anaysa Prieto eta Maigret Bourricaudy. Egun berean baina iluntzean, 21:30etatik aurrera, Patrick Manouguianek, Alyscek eta Moh Kouyatek joko dute zuzenean.

Ostiralean, aldiz, Maite Larburu igoko da oholtzara 21:00etan. Ander Zulaika bateria eta perkusio jotzailea eta Carlos Taroncher klarinete eta baxu jotzailea izango ditu alboan. Eta haien ondotik, aurtengo karteleko izen handietako bat ariko da 22:30ean: Robben Ford. Honnet anaiekin batera jazz doinuak joko ditu.

Zuzeneko emanaldiez gain, Moh Kouyateren masterclassa ere badakartza aurtengo egitarauak. Ostiralean egingo ditu, bi: 11:00etan, eta 15:00etan.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.