entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-07-13

Martxan da II. Hondarribian Jazz

Uztailaren 15era bitarte, Carmen Souza, Takuya Kuroda, Judith Hill, Ksenia Parkhatskaya edota Caco Senante moduko artista sonatuak ariko dira zuzenean.

Takuya Kuroda Takuya Kuroda

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Bigarren urtez, Hondarribia Jazz doinuz kutsatuko du Hondarribian Jazz nazioarteko jaialdiak.

Ordainpeko emanaldiak Itsas Etxea Auditoriumean izango dira, uztailaren 13, 14 eta 15ean, kasu guztietan 20:30etatik aurrera. Lehenengo egunean, ostiralez, Carmen Souza eta Takuya Kuroda igoko dira oholtzara. Larunbatean, aldiz, Goizargi Gospel Chor eta Judith Hill-en txanda izango da. Eta, programa borobiltzeko, uztailaren 15ean, Ksenia Parkhatskaya eta Caco Senante ariko dira.

Dena dela, doako kontzertuak ere izango dira aukeran Kasino Zaharreko lorategietan jarriko duten karpan, Arma Plazan, Apezpiku Plazan eta Erreginaren Baluartean.

Gipuzkoa plazak, bestalde, Women In Hondarribian Jazz zikloa hartuko du. Emakumeek egindako jazza lehen lerrora ekarriko du gune horrek. Voices for The Duke, Itziar Yaüen, Rosario La Tremendita eta Billie Sings Soul programatu dituzte.

Egitarau osoa hondarribianjazz.eus webgunean kontsulta daiteke, baita igandean Bokale Brass Band-ek herrian barrena egingo duen ibilbidearen ordutegiak ere. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.