entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-09-22

Loraldia Festibaleko Udagoieneko edizioak euskal kultura izango du oinarri

Osasun alertak Bilboko Loraldia Festibalaren seigarren edizioa gelditu eta sei hilabetera, Loraldia Udagoiena ospatuko da, irailaren 26a eta urriaren 22ra bitartean, «Udagoienean loratzen da» lelopean.

Irailaren 26an hasi eta urriaren 22ra arte luzatuko da Loraldia Festibaleko Udagoieneko edizioa; udazkeneko Festibala. Euskal Herriko zein nazioarteko pertsonak ekarriko ditu eta, gainera, berrikuntza izugarria dakar: ohiko zuzeneko ikuskizunez gain, esperientzia digitala eskainiko baitu. ‘Esperientzia Digitala’ izena eman dio proposamen berriari Loraldia Kultur Elkarteak, streaming bidezko ekintza eta ikuskizunen erretransmisioa baino gehiago izango direlako, bai Loraldiaren nola EITBen web orrialdeen bidez.

Esate baterako, lehenengo hitzordu digitala urriaren 4an izango da, ‘Kanta batek mundua eral dezake?’ galderari erantzuteko. Noam Chomskyren ‘Manipulazio mediatikoaren 10 estrategiak’ abiapuntu hartuta, Harkaitz Cano idazlearen, Petti musikariaren eta Ana Galarraga aurkezlearen arteko solasaldia izango da.

 

MUSIKA ZUZENEAN
Esperientzia digitalak eskainiko dituen ikuskizunez gain, ohiko zuzeneko ekitaldiak ere antolatuko dituzte.

Urriak 4
‘Manipulazio estrategiak’ ikuskizuna izango dute. Pentsamendua, poesia eta doinua batzen dituen egitasmoa aurkeztuko du Pettik, goi mailako musikariz inguratuta. Hain zuzen, hedabideek gizartea manipulatzeko erabiltzen dituzten estrategiak identifikatu zituen Noam Chomskyk pentsalariak. Hamar estrategia destilatu, eta poesia bihurtu ditu Harkaitz Canok.

Urriak 8
Alos Quartet taldeak bere 20. urteurrena ospatzeko kontzertua eskainiko du,

Urriak 16
Bob Dylan artista eta literaturgilerik bikainenetakoaren omenez antolatutako ikuskizunaz gozatuko dute Bidebarrieta liburutegian. Bertan Minessotako kantautorearen zenbait kantu hilezkorren letrak euskaraz entzun ahal izango dira. Iker Diaz Letamendi aktoreak (itzulpengintzaz ere arduratu da) errezitatu egiten ditu, Adolfo Garcia perkusionistak pultsu literarioari eusten dion bitartean.

Urriak 17
Thierry Biscary kantari baxe nafarrak ‘Muda’ izeneko proposamen artistikoa aurkeztuko du Itsasmuseum-en. Uxue Alberdi, Jon Benito, Itxaro Borda, Xabier Euzkitze eta Jon Maiaren hitzak erabili ditu abestiak ehuntzeko. Proiektu honen musikari gehienek musika tresna sokadunak jotzen dituzte: gitarrak, mandolina, kontrabaxua, txeloa eta eskusoinua eszenan izango dira.

Urriak 18
Mikel Udangarinen kontzertua izango da Euskalduna Jauregian. Esan bezala, pianoan arituko da oraingoan Urdangarin. Errepertorio zaharra izango du abiapuntu, azken bi urteetan ondutako bertsioak plazaratzeko asmoarekin baina sorkuntza berri zenbaiti uko egin gabe.

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.