entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-02-14

Loraldia Festibala martxoaren 9tik 26ra bitarte izango da

2023ko edizioa, 9.a, ‘Mailua gara!’ lemapean egingo dute Bilbon.

Osinaga - Maurizia Mauriziak ez du inor hil

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Udaberriarekin batera loratuko da aurtengo Loraldia Jaialdia ere. Antolatzaileek datak iragarri dituzte: martxoaren 9an hasi eta 26ra arte luzatuko dute Bilboko bazterrak beteko dituen egitaraua. 

Euskaraz sortzen diren kultur adierazpen anitzentzako erreferentziazko plaza da Loraldia. Erakusleihoa, topalekua eta sormenerako esparrua, baita ere. Izen bereko kultur elkarteak sortu zuen 2014 urtean, eta 2023koa 9. edizioa izango da. 

Musikari dagokionez, dagoeneko aurreratu dituzten hainbat hitzordu, gehienak bestelako arte adierazpideekin txirikordatuta: 

Martxoak 13
Kangaroo poema-liburu berria idatzi du Martin Etxebarriak. Zarauztarraren poemak musikak lagundurik agertuko zaizkigu dendako eszenatokian. Berarekin batera Oier Aranzabal arituko da gitarrarekin. Oier Aranzabal Lou Topet bandaren sortzailea da eta soinu banda jarriko dio irakurraldi honi.

Martxoak 14
Anonyme Popular. Igor Elortza eta Rafa Rueda. Igor Elortzaren bertsoak eta Rafa Ruedarekin landutako doinuak eta soinuak. Rapa, trapa, popa, funkya, mundurako erritmoak… 

Martxoak 15
Beñat Axiari, Joseba Irazoki eta Julen Axiarik Bas(h)oan izeneko lan harrigarri bezain bizigarria ondu dute, Ipar Amerikako Robbie Basho (1940-1986) musikariaren lana eta pentsamendua eurenganatuz.

Martxoak 23
Eneritz Dueso, Garazi Egiguren, Ines Osinaga, Itziar Garaluce eta Lorea Argarateren proiektua. Maurizia Aldeiturriagaren kopletatik abiatuz, euskal folklore digital eta formatu berrietan oinarritutako zuzeneko ikuskaria. Kopla zaharrak ezagutzeko, orduko istorioak gugana ekartzeko, doinu tradizionalei gaur egungo eszenan espazio bat eskeintzeko eta plazandreei gorazarre egiteko teknologia zahar eta berriekin sortutako proiektua.

Horiez gain, Irlandar Musikaren festa (San Patrick egunez), Benito Lertxundi, Sillitia, Habia… eta beste izen asko ere ageri dira programan.

Egitarau osoa kontsultatu eta sarrerak erosteko: LORALDIA.EUS 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.