entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-02-17

Liher bandak Eramaten izeneko singlea zabaldu du

Lan osoago baten aurrekaria izan liteke, laukoteak 2021ean kaleratu baitzuen orain arteko azken diskoa, eta Eguzkiari Azken Bira kontzertu-biran murgilduta dabiltza ziklo hori borobiltzeko.

LIHER - Eramaten

Liher rock bandak Eramaten izeneko singlea eta dagokion bideoklipa zabaldu ditu sare sozialetan. Barkamenaz hausnartzen duen kanta da. Taldeko ahotsa eta gitarra den Lide Hernandok berak adierazi du abestia idazten ari zela ulertu zuela gorrotoa ez dela permanentea: “Zeozergatik agertzen da norberaren bizitzan ate-joka tarteka, zerbait esan nahian. Gero, Zurriolako algaz betetako olatu nazkante horietako bat bezala, gutxien espero duzunean, joan egiten da berriro, azalean kresala utziz irakaspen gisa”.

Singlearen bideoklipa YouTuben eskegi dute. Badator-ek ekoitzi du, Ane Berriotxoaren zuzendaritzapean eta Asier Marlezaren argazki-gidaritzapean. Bateria eta pianoa Garate estudioetan grabatu dituzte Kaki Arkarazorekin. Gitarra, baxua eta ahotsa, ordea, IN estudioetan grabatu dituzte Iñigo Etxarri taldekidearekin. Nahasketak Santi Garciak egin ditu, eta masterizazioaz Victor Garcia arduratu da.

2023 urterako “gauza handiak” datozela adirazi du taldeak sare sozialetan. Eta, hortaz, pentsa liteke Eramaten single hau disko oso baten aurrekaria dela. Laukoteak 2021ean kaleratu zuen orain arteko azken lan luzea.

Momentuz, baina, Eguzkiari Azken Bira izeneko kontzertu-sorta dute esku artean, hain zuzen, ziklo hori ixteko.

Datorren martxoaren 3an Gasteizen izango dira akustikoan.
Martxoaren 18an Oñatin.
Martxoaren 31n Iruñarocken.
Apirilaren 7an Elorrion, Gazte Topagunean.
Apirilaren 9an,  eta ekainaren 9an eta 10ean TBAn.
Ekainaren 15ean Gasteizko AzkenaRockFest-en.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.