Zulo aretoaren udako programazioa.
Musika nahiz bestelako adierazpen artistiko orotara irekia egongo den gunea izateko asmo irmoarekin dator. Artista hasiberriak sostengatu eta ezagutzera ematen laguntzeko plaza.
Donostialdeako eszena musikalarentzat erreferentzizko gunea izan zen
Zulo aretoa eta aro berri honetan ere bere arduradun berriek
Lasarte-Oria eta inguruko eszena kulturala dinamizatzen laguntzeko gogor lan egingo dute. Bide horri ekiteko asmoz, prograzio oparoa nahiz anitza prestatu berri dute joan berri zaigun ekainerako eta uztailerako. Non, punka edota hip-hopa lantzen duten taldeen zuzenekoak izateaz gain, Dj sesioak, magoak edota txikienentzako ipuin kontalariak ere izango diren.
Etapa berri honetan Zulo aretoko ordutegiak zabalagoak izango dira eta ostegunetik igandera irekita egongo da.
Ordutegiak eta programazioa
Ordutegia:
Osteguna: 17etatik 02tara / Ostirala: 17etatik 04tara / Larunbata: 17etatik 04tara / Igandea: 11etatik 23tara
Programazioa:
Dj-k: 00:00
7/05: Leku (punk & roll)
7/06: Disco Bambinos (back to tactel)
7/12: A Rasta K (reggae, dancehall, jungle)
7/ 13: Sho-Hai a los cd's (hip hop)
7/ 19: EG/MR (manchester/rock/90s/electronica)
7/ 20: Orphidal (electronica, bass)
7/ 26: Dj Randy (hip hop, reggae)
7/27: Olarius&Brothers (Rock)