entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-05-15

Las Bajas Pasiones kataluniarrak eta Tremenda Jauría madrildarrak eskuz esku

Sols El Poble Salva El Poble izeneko kanta osatu dute etxetik eta elkar kolaborazioan. Ez da bi taldeak elkarlanean aritzen diren lehen aldia.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Sols El Poble Salva El Poble

Bartzelonako Las Bajas Pasiones hirukoak sortu du Sols El Poble Salva El Poble abestiaren musika, eta Tremenda Jauria madrildarrekin batu dituzte indarrak azken emaitzarako.

Bizi dugun krisialdiaren aurreko begirada kritikoa proposatuz egin nahi dute ekarpena; “egoerak ez dezan autoritarismoaren norabidea hartu eta pertsonen arteko babesa eta elkartasunari eutsi diezaiogun”.

Nahasketak eta masterizazioa egiteaz Mario Patiño arduratu da, La Atlantida estudioetan. Lyrics bideoa, bestalde, Gema Segura, Jose Begega, Ana Ortuño y Robert Bonet-ek egin dute.

Honakoa ez da bi taldeen arteko aurreneko elkarlana. Bartzelonakoen Bichx rarx disko berriko No me vendas la moto abestian ere madrildarrak dira gonbidatu.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.