entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-07-18

Landarbaso abesbatzak mundu mailako bi lehiaketatan hartuko du parte

Errenteriako abesbatza II. Asia Grand Prix Final-en eta Indonesia Choir Festival 2023-n lehiatuko da uztaila amaieran. Kontinente arteko Grand Prix bat irabazten duen historiako lehen euskal abesbatza izan daiteke.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Errenteriako Landarbaso abesbatza Asiaako Grand Prix Finalean nor baino nor arituko da mundu mailako abesbatza onenekin. Errenteriarrek Bali International Choir Festival txapelketa irabazi zuten, eta hain justu horrela lortu zuten Asia Gran Prixen finalerako txartela.

Nazioarteko lehiaketa horren bigarren edizioa izango da aurtengoa, eta Balin lehiatuko dute, uztailaren 25ean, Balai Budaya ‘Giri nata Mandala’ gunean. Nagusituz gero, kontinente arteko Grand Prix bat irabazten duen historiako lehen euskal abesbatza izango da Landarbaso.

Ez da lan erraza izango, ordea. Errenteriakoek Filipinetako Bosco Makati-Boscorale eta Far Eastern University abesbatzak, Indonesiako PSM Swara Wadhana abesbatza, Taiwango Tamkang Fluxingers eta Malaysiako Men's Chorus izango dituzte lehiakide.

Landarbasoko 38 abeslari eta Iñaki Tolaretxipi zuzendaria igoko dira oholtzara, eta kantatuko dituzten piezen artean, harribitxi bat azpimarratu dute: Jekabs Jancevskis konpositore letoniar gazteak idatzitako Atsalums.

Bide batez, eta Balin baita ere, nazioarteko bigarren lehiaketa batean ere parte hartuko dute Landarbasokoek: Indonesia Choir Festival. Folklorea, abesbatza mistoak eta erlijio musika deritzon kategoriatan lehiatuko dira. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.