entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2009-02-07

KUDAIK HIRUGARREN DISKOA ARGITARATUKO DU MARTXOAREN 17AN

Kudai, hirugarrena, Ortots-en eskutik. Kudai, hirugarrena, Ortots-en eskutik.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Martxoaren 17an plazaratuko du talde gipuzkoarrak "Shah Mat" hirugarren diskoa. Guztira 11 kantu berri bildu dituzte diskoan. Beste behin ere thrash metal industrialaren alde egin dute, euskara hutsean.

Izenburuak pertsieraz "jake mate" esan nahi du, eta kontzeptua Katherine Neville idazlearen "The Eight" liburuan oinarritua dago.

Elementu berriak ageri dira euren proposamenean; orkesta pasarteak, abiadura biziagoa, melodia zein leloen indarra... "Finean, orain arteko disko landu eta helduena da", adierazi digute Ortots | burdin hotsak zigiluko arduradunek.
Grabaketa lanak Nafarroako Sonido XXI estudioetan egin dituzte, San Martin anaien gidaritzapean. Hiru diskoak bertan grabatu dituzte.

Taldekideei dagokionez, laukote gisa segitzen dute baina aldaketa batekin. Ekaitz baxu jotzaileak taldea utzi zuen, eta Urtzik (Hira eta Hobira ohia) bete zuen haren hutsunea. Davidek (ahotsa eta gitarra), Bortxek (gitarra eta sinteak) eta Titok (bateria) osatzen dute taldea.

Diskoaren aurrerapen abestia, "Azken Jokua", taldearen myspace atarian edo Ortots burdin hotsak diskoetxearen myspace gunean entzun daiteke.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.