entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-06-17

Kronik@ du izena Mihise taldearen lehen emaitzak

Usurbilgo Hotzikara taldean ibilitako Beñat Urteaga, Antton Aranburu eta Mikel Olasagasti musikarien errebelazioa da Mihise.

Usurbilgoak rockaren aldarte gordinetik nabarmen urrundu dira, esperimentatzeko eta beste norabide bat lantzeko. Kronik@ da formazio berri honen lehen diskoa, eta 10 abestiz osaturiko kontakizun bat delako aukeratu omen dute izen hori: “Lasaitasun batetik abiatzen dira kantak, korapilatzen da dena, eta ikuspegi positibo batekin amaitzen da”.

Entsegu lokalean ia bost urtez landurikoa grabatzeko Berako Atala estudioa aukeratu zuten, Iñigo Irazoki soinu teknikariaren lana gustuko dutelako. Konfinamendu betean borobilduriko lana ekainaren 26an taularatuko dute Donostiako Doka aretoan.

Ordura arte, Imanol Ubeda Don Inorrez eta Bide Ertzean-en abeslari eta sortzaileak diskoaren hitzaurrea idatzitakoak balioko du iragarpen gisa: “Ariketa artistiko gisa ikaragarri konplexua iruditzen zait. Mihisekoek aise egin dutela dirudi. Urre bila abiatu ziren eta hamar pipitarekin itzuli dira. Ez zen bidaia erraza izango. Urre bila dabilenari galdetu bestela”.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.