entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-06-25

Korrontzi folk taldea 20. urteurrena ospatzeko diskoa prestatzen ari da

Lana udaberrian argitaratu dute, baina, aurrekari gisa, ‘Oilarrak oiloari’ kanta sareratu dute, dagokion bideokliparekin batera.

Korrontzi Korrontzi & Oinkari

Korrontzi folk talde mugiarrak 20 urte beteko ditu 2024an, eta hain justu urteurren horri begira, disko borobila prestatzen ari dira datorren ikasturterako.

Agus Barandiaran eta Mikel Romero sortzaileek jakinarazi dutenez, lanak ’20 urte – 20 abesti – 20 kolaboratzaile’ izena hartuko du, eta udazkenean ikusiko du argia. Luis Peixoto portugaldarrak hartu du ekoizpenaren ardura.

20 kanta horiek sortzen eta grabatzen ari dira une honetan, baina lehen-lehena zabaltzeko astia izan dute jada: Oilarrak oiloari. Lara Mitxelena eta Gema Ines txalapartari bikoteak osatzen duten Bihotx taldearekin elkarlanean osatu dute, eta plataforma nagusietan entzun daiteke jada.

Lehendabiziko aurrerapen kantari dagokion bideoklipa ere sareratu dute mungiarrek. Oinkari dantza taldeko kideak ere ikus daitezke ikus-entzunezko horretan, Eneko Gil-en egindako koreografia dantzatzen.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.