entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-12-20

Korrontzi Benefic, merosina defizita duten umeen alde

Musika taldea ez ezik 200 dantzari baino gehiago taularatuko dira abenduaren 23an Bilboko Campos antzokian. Elkartasunezko ikuskizun honekin bildutako dirua ImpulsaT GKEra bideratuko dute.

Korrontzi musika taldeak Korrontzi Benefic saioa egingo du hirugarren aldiz. Oraingo honetan, Euskal Herri osoko hainbat dantza talderekin batera eszenaratuko dira euskal musika tradizional-garaikidea dantza ikuskizun aberats batekin uztartzeko. Zuzeneko handi eta jendetsua izango da, 200 lagun baino gehiago igoko baitira oholtza gainera.

Izen handiko koreografoek sortutako piezak dantzatuko dituzte; Jon Maya, Edu Muruamendiaraz, Igor Yebra, Izaskun Iturri, Eneko Gil eta Oinkari bezalakoak ere batu baitira elkartasun ekimen honetara.

Saldutako sarrerekin bildutako dirua merosina defizita pairatzen duten umeen alde diharduen ImpulsaT GKEra bideratuko dute. Saioa abenduaren 23an izango da, 20:00etan, Bilboko Campos Antzokian.

Sarrerak online eskura daitezke. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.