entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-03-27

Komunitate Garaiezina ekimena jarri du martxan Xabi Bandinik

Jarraitzaileen partaidetza eta babes ekonomikoa lortu nahi du osasun krisialdiaren ondoriozko galerei aurre egiteko eta euren lana partekatzen segitu ahal izateko.

Agur Anna

Aurreko taldearekin ere, Kerobia, crowdfunding sistemari esker finantzatu zuten Supernova albuma. Eta Xabi Bandiniren oraingo ekimen hau ere ildo beretik doa, kasu honetan Biba! diskoa sustatzeko.

Pantreon plataforman jarri dute martxan Komunitate Garaiezina deritzon ekimena: https://www.patreon.com/xabibandini  

Harpidedunei, bi euroren truke, bideoak, kantak eta elkarrizketak bidaliko dizkiete. Batzuk publikoak, beste batzuk esklusiboak. Gainera, harpidedunei euren iradokizunak bidaltzeko aukera emango diete, baita aurrerantzean egingo dituzten lanetan parte hartzekoa ere.

Momentuz, eduki esklusibo gisa, Biba! Biraren baitako zuzeneko kontzertu oso bat eskegi dute.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.