entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-08-09

Kluster ekimenaren I. edizioa antolatu du EHMBE-k

Musika garaikidea jorratzen duten konpositore eta interpreteak nahastuko dituen topaketa abuztuaren 31n egingo dute Donostiako Kursaalen.

Musika garaikidea Musika garaikidea

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak KLUSTER ekimenaren lehen edizioaren azken detaileak ixten ari da. Abuztuaren 31n egingo dute, Donostiako Kursaaleko Erabilera Anitzeko Aretoen Hallean, eta musika garaikidean interesa duten konpositore nahiz interpreteen artean harreman profesional berriak sortzea ahalbidetuko duen abagunea sortzea du helburu.

Musika Bulegoak, Donostiako Musika Hamabostaldiaren eta Musikagileak elkartearen laguntzarekin antolatuko du ekimena. 18:30ean hasiko da, koktela eta speedmeeting-ak barne hartuko ditu, eta arduradunek espero dute etorkizunean ibilbide luzea egingo duen ekimenaren lehen pausoak izatea.

EHMBE-k, bestalde, hiru pizgarri ekonomiko eskainiko ditu Topaketan izan diren eta bertan ezagutu diren konpositore eta interpreteen arteko lankidetza sustatzeko, obra berri baten konposizioan eta estreinaldian laguntzeko.

Deialdia irekia da, baina plazak mugatuak dira; beraz, interesa dutenek HEMEN eman behar dute izena.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.