entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-02-13

Kepa Junkeraren omenezko kontzertua egingo dute

Martxoaren 9an izango da, Arriaga Antzokian, eta Oreka TX, Xabi Solano, Amak, Josune Arakistain eta Xabi Aburruzaga ariko dira trikitilari bilbotarrari laguntzeko asmoz antolatutako ikusizunean, besteak beste.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

HAUsPOZ izeneko kontzertua prestatzen ari dira datorren martxoaren 9an Kepa Junkera Bilboko trikitilariaren ekarpena omentzeko. Ekitaldiarekin bilduko duten diru guztia Junkeraren berarengana helduko da, 2018an izan zuen iktusaren ondoriozko egoera hobetzeko.  

Dagoeneko hogei bat taldek eta artista lagunek baieztatu dute parte-hartzea. Tartean dira: Oreka TX, Sorginak, Xabi Solano, La Cobla de Sant Jordi, Garikoitz Mendizabal, Amak, Dulce Pontes, Lucía Lacarra & Matthew Golding, Xabier Amuriza, Tapia & Leturia, Ibon Koteron, Josune Arakistain, Oskar Estanga, Susana Seivane, Xabi Aburruzaga eta Eliseo Parra.

Jon Maya Setien dantzari eta koreografoa eta Harkaitz Martinez hartu dute Txalap.ART-ek ekoitziko duen ikuskizuna zuzentzeko ardura. Sarrerak www.teatroarriaga.eus webgunearen bidez eskura daitezke, 14, 18 eta 22 euroan. 

1991z geroztik SGAE-ko kide da Kepa Junkera eta, hain justu, SGAE Fundazioak bultzatu du ekimena, SGAEren Euskadiko Lurralde Kontseiluaren bitartez. Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta EiTB-k ere lagunduko dute. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.