entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2007-07-14

KEA ETA VOSTOK TALDEEK EUREN ESTREINAKO LANAK AURKEZTU DITUZTE

Kea eta Vostok-en disko azalak Kea eta Vostok-en disko azalak
Lotura erlazionatuak
Askori ez zaizkie bi izen hauek ezagunak eginen: Kea eta Vostok, Vostok eta Kea. Normal. Talde gazteak dira eta berriki euren aurkezpen lanak argitaratu dituzte. Biak ala biak gauza interesgarriak erakutsi dizkigute etorkizunari begira. Lehenengoak Beasaindik datoz eta giro bareak diztuzte gogoko. Bigarrenek 90eko rock eta grunge taldeen kutsu nabaria daukate.
Kea duela bi urte sortu zuten Beasainen. Hiru kidez osatua dago eta aurretik, stoner-a, nu metala edota grungea egiten zuten talde batzutan aritutakoak dira. Taldearen izena trokelatua dakarren diskoa argitaratu berri dute, sei abestiz osatua. Giro eta intentsitate ezberdinen peskizan, baretasunarekin egin dute topo. Esaterako, Ametsetaz abestiak Zein? taldearen lehen diskoaren giro ketsuak dakarkigu gogora.

Vostok taldea Zarautzen lekutua dago. Sei pertsonek osatzen dute, lau zarauztarrek eta bi azkoitiarrek. Urrestillako entsegu lokaletan grabatu dituzte maketa honetara bildu dituzten zazpi abestiak. Rock, power pop eta grungearen ukituak dituzte, eta ezinbestean, Pearl Jam-en gisako taldeak etorriko zaizkio burura entzuleari. Diotenez, beren soinu propioa bilatu nahian dabiltza. Argi dago halere, energia eta indarra ez zaiela falta.
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.