entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-06-15

Ke Bonba funk-disco kanta zabaldu du Iker Laurobak

Lau Mundu proiektuaren baitan, pieza bat sareratu nahi du urtaro bakoitzeko, eta honako hau da lehendabizikoa. Bideoklipa ere argitaratu du.

Lauroba_kebonba Lauroba_kebonba
Iker Lauroba - Ke Bonba

Funk eta disco estiloetara hurbildu da Iker Lauroba bere kanta berrian: Ke Bonba. Lide Hernando abeslariarekin (Liher, Bele) aritu da elkarlanean, eta doinu oso dantzagarri eta kutsakorrak lortu dituzte. Iruditan, ordea, ez dira dantzatoki batean ageri, baizik eta industriagune batean eta pijama soinean. Propio bilatu dute kontrastea.

Lau Mundu izeneko egitasmoan murgilduta dabil Iker Lauroba. Urtaro bakoitzeko kanta bana sareratuko duela jakinarazi du, eta horietako bakoitzerako artista jakin bat izango duela bidelagun. Aukeratutako estudioa ere ezberdina izango da ale bakoitzeko.

Ke Bonba da, beraz, lau horietan lehendabizikoa. Lide Hernandorekin grabatu du eta Josu Ervitiren estudioa (Erviti Studio) aukeratu du horretarako. Dideoklipaz, berriz, Igora Films arduratu da, Iñaki Gereñu, Nerea Garmendia eta Iñigo Etxarrirekin batera.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.