entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-07-09

Kai Nakaik bideoklip berria atera du: Emoiztazu bihotz

Gasteizko abeslariak bere alderi pshyco-ena atera du Julen De La Sernak zuzenduriko pieza hau osatzeko.

Kai Nakai izen artistikoaren atzean 23 urteko Iratxe Aguilera gasteiztarra dago, 2019ko Durangoko Azokako II. Sormen Bekaren irabazlea. Hain justu horri esker ari da, bere hitzetan, “euskarazko perreo feminista” garatzen. 

Emoiztazu bihotz izeneko abestia eta bideoklipa da explorazio lan horren emaitza berria. Mendeku istorio bat kontatzen du. Hasieran zintzo papera hartuta ari da Kai Nakai, baina desleiala izan zaion mutil-laguna hilko du amaieran. Azken honen paperean Danel Xabier Nogales dantzari gasteiztarra ageri da.

Iratxe Aguilerak djChickjuarez-ekin batera osatu du kanta hau. Bideokliparen zuzendaritza Julen de La Sernak hartu du bere gain, eta zuzendaritza artistikoan Tamara Aravecia aritu da.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.