entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-03-13

Kai Nakai: euskarazko perreo feminista

Iratxe Aguilera 23 urteko gasteiztarra izan da Durangoko Azokako II. Sormen Bekako irabazlea. Sari horren lehen fruitua da aurkeztu berri duen Kolpe abestia.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Kolpe

Euskal kulturaren periferiatik konplexu gabe kantatzera dator Kai Nakai. Euskal musikari aire berri bat eman nahi dio, euskaraz ere perreatu daitekeela frogatuz. Erritmo dantzagarriak abesten ditu Iratxe Aguilera gasteiztarrak, Chickjuarez musikari eta ekoizlearen konposizioetan oinarrituta.

Bere aurreneko diskoa izango dena DeepSodaren bitartez kaleratuko du. Baina, momentuz, Kolpe lehen singlea aurkeztu du. Aguilerak perreoa, dantzarako erritmoak, sentsualitatea eta emakumezkoen boterea adierazten ditu betidanik gizonezkoak nagusi izan diren musika estilo honen esparruan.

Bideoklipa ere ikusgai dago Sarean. Julen de La Serna gasteiztarrak zuzendu du, eta alderdi artistikoa Tamara Araveciaren ardura izan da.

Iratxe Aguilerak 2019ko Durangoko Azokako deituriko II. Sormen Beka irabazi zuen, eta Kolpe pieza da Gerediaga Elkartearen babesa jaso duen proiektu honen lehen emaitza.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.