entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-07-08

Jazza, folklorea eta musika klasikoa Garikoitz Mendizabal eta Gorka Hermosaren eskutik

Tradizioa eta modernitatea uztartzen dituen duo berria aurkeztuko dute uztailaren 17an Bilboko Euskalduna Jauregian.

Garikoitz Mendizabalek eta Gorka Hermosak txistuaren eta akordeoiaren inguruko aurrejuzkuak irauli dituzte, hurrenez hurren; eta nor bere esparruan nazioarteko erreferente bilakatu dira azken urteotan.

Elkarlan berri bat dute orain esku artean: “XXI. mendeko euskal kulturari begirada berri bat”.

Folklorea, jazza eta musika klasikoaren arteko ekidistantzia neurtu bat landuz, Euskal Herriko eta Iberiar penintsulako folklorearen erritmo eta melodiak, jazzaren askatasuna eta musika klasikoaren prozesu konpositiboak fusionatu dituzte. Emaitza uztailaren 17an aurkeztuko dute Bilboko Euskalduna Jauregian.

 Gorka Hermosak konposaturiko errepertorioa jorratuko dute. CIA IMC-UNESCO konposizio saria, Munduko Akordeoi elkartearen urteko pieza onenaren saria lortu du azken sei urteetan lau aldiz. PIF Castelfidardo Konposizio saria ere irabazi du errepertorio honek, eta Berlingo Filarmonikan, Washingtoneko National Opera Kennedy Center edo Madrilgo Auditorio Nazionalean jo dute. AEB, Korea, Brasil edota Turkiako orkestrek ere jo dute.

Kontzertua 20:00tan hasiko da Euskalduna Jauregian, eta sarrerak jada eskuragarri daude HEMEN

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.