entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
sagardia 2006-12-26

JAMES BROWN ZENDU DA

thefunkmachineisalive thefunkmachineisalive
Aurrerantzean, oparirako bilduta bizi ditugun egun hauek zentzu sakonagoa izango dute. Musika popularrak bere ikonoetako bat galdu duelako. Rise your hands and praise Brown!
James Brown 1933. urteko maiatzaren 3an jaio zen Barnwell herrian. Bere amak abandonatu zuen eta bere izeba batek hazi eta hezi zuen ostatu txiki batean. Ostatu hartan deskubritu zituen txiki txikitatik jokoa eta emagalduak. nerabezaroan kotoia bildu, ostatuan lagundu eta kotxeen piezak lapurtzen hasi zen. Eta 18 urte bete baino lehen ezagutu zuen kartzela. 13 urteko kondena bazuen ere 2 urtetan atera zen kartzelatik eta Gospel koru batetan hasi zen kantatzen. Georgiara joan eta Little Richard-en taldean hasi zen eta berehala ekin zion bere bakarkako ibilbideari. Urte mordoa eman zuen hara eta hona arrakasta handirik gabe eta bere poltsikotik ordaindu behar izan zituen egun mitikoak diren Live at the Apollo bezalako diskoen grabaketak. Ray Charles, Otis Redding edo Aretha Franklin bezalako kantariek entzulego zuriaren artean harrera ona bazuten ere, James Brown-ek ez zuen oso berandu arte halakorik lortu. Basatiegia zen zurientzat. Hippy eta alternatiboek ere bizkarra eman zioten. 1968. urtean gainera Say it loud - I'm black and I'm Proud kaleratu zuen...Hala ere kapitalista hutsa zen eta diruzale eta hainbat alorretan kontserbadore amorratua. Azken urteetan ere bere izaera basatiak eman du esatekorik eta drogarekin edota tratu txarrekin lotuta azaldu da bere izena behin baino gehiagotan. kartzela ere ezagutu du bere zahartzaroan. 80. hamarkadatik aurrera iritsi zitzaion errekonozimendu masiboa james Brown handiari. Hala ere, ordurarte disko bitxi eta ezinbestekoak egin zituen musika betirako aldatu zuen gizonak. hauek dira ezinbestekoak direnn disko batzuk: Please, please, please (1956) Night train (1962) Live at The Apollo (1963) The TAMI Show (1964) Papa's got a brand new bag (1965) (I got you) I feel good (1965) It's a man's man's man's world (1966) Cold sweat(1967) Get up (I feel like being a) sex machine (1969) Hot pants (she got to use what she got to get what she wants) (1971) King Heroin (1972) Living in America (1986):
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.