entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-06-12

Jakintza intelektualari buruzko ikastaroa, Ainara LeGardonen eskutik

Ekainaren 18tik 25era bitarte, Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak antolatutako online tailerra gidatuko du Ainara LeGardon hizlariak

Jabetza intelektuala, eremu legalak, kultur eragileen profil desberdinak, gestio kolektiboko entitateen inguruko informazioa, egile eskubideak kudeatzeko eredu desberdinak, lizentzia libreak eta beste hamaika kontu jorratuko ditu Ainara Legardonek. 25 urte baino gehiago daramatzen musikagintzan, artista autoekoitzia da, eta jabetza intelektualean aditua.

Ikastararoan parte hartzen duen pertsona bakoitzari ikasketa, hausnarketa eta eztabaidarako baliagarriak izango zaizkion eduki deskargableak helaraziko zaizkio. Gainera, irakaslearen eduki didaktikoak jaso ahalko ditu eta programan azalduko gaien azalpenak eskura izango ditu. Ikastaroa egin ondoren, parte-hartzaile bakoitzak irakasleari kontsulta egiteko aukera izanen du, edozein zalantza argitzeko, ikastaroa hasi eta 15 eguneko epean. Kontsultak gehienez ere ordubetekoak izanen dira parte-hartzaile bakoitzeko.

Euskal Herriko Musika Bulegoak antolatutako online ikastaroa ekainaren 18tik 25era bitarte izango da. Musikagintzan diharduten profesionalei zuzendua da: musikariak, interpreteak, musikagileak, manager-ak, diskoetxeak, kultur arduradunak, aretoetako arduradunak eta abar…

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.