entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2019-11-16

Izan Zaitez Neu kontzertu akustiko eta solidarioa

Libe, Gari, Anari eta Jon Basaguren zuzenean ariko dira azaroaren 28an Gasteizko Jimmy Jazz aretoan ezohiko gaitzak dituzten pertsonen alde.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Leocadia Zabalate elkarte gasteiztarrak antolatuta, kontzertu solidarioa egingo dute azaroko azken ostegunean Jimmy Jazen. Etekinak, ENACH Elkartearen eta Braincure proiektuaren bitartez, garunean burnia pilatzearen ondoriozko gaixotasun neurodegeneratiboen ikerketara bideratuko dituzte. 

‘Euskaraz 1 + 1 Hamaika’ ekimen kulturalaren baitan txertatu dute emanaldia. Hala, ezohiko gaitzak nahiz hauek pairatzen dituzten pertsonen kolektiboak ikusarazteaz gain, euskarazko eta bertako sorkuntza artistikoa bultzatu nahi dute. Horrenbestez, helburu solidarioa duen kontzertua da, bertako musikariek eta euskaraz emango dutena.

Izan Zaitez Neu emanaldia Azaroaren 28an izango da, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, eta Libe, Gari, Anari eta Jon Basaguren igoko dira oholtzara. Ateak 20:00tan zabalduko dituzte, eta kontzertua 20:30ean hasiko da.
Sarrerak salgai HEMEN

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.