entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-06-22

IV. Musikagela Fest egingo dute Donostian ekainaren 24an

Musikagela zerbitzuarekin harremana duten hainbat musika-bandek parte hartuko dute, eta Travelling Brothers talde gonbidatuak ere bai. Sagueseko Tomas Alba plazan ariko dira.

Travelling Brothers Travelling Brothers

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Musikagela Fest jaialdiaren laugarren edizioa egingo dute Donostian, datorren ekainaren 24an. Tokiko musika talentuak sustatu nahi dituen zerbitzua da Musikagela. Eta hain justu zerbitzu horren lokaletan entseatu duten eta kontzertu-zikloetan aritu diren taldeek parte hartuko dute larunbateko jaialdian ere.

Sagueseko Tomas Alba plazan ariko dira, eta guztira bederatzi emanaldi izango dira bi txandatan: 12:00-14:00 bitarte lehena, eta 18:00-22:00 bitarte bigarrena.

Lehenengo txandan Convöi, 3zur, Monday Lup eta Ane Leux artistek emango dute kontzertua. Bigarrenean, aldiz, Cosmicar, Muare, Tritones, Tony Montana & Pavlyunchenko eta Travellin´ Brothers taldeek (azken hori talde gonbidatua izango da).

Emanaldiak doakoak izango dira eta, antolatzaileek jakinarazi dutenez, eguraldi baldintza desegokiak izanez gero, Intxaurrondo Kultur Etxean egingo dute. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.