entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-07-19

IV. Galtzagorri Rock Festival egingo dute Gasteizen

Uztailaren 29an, Urban Rock Concept aretoan, T-TreintayCuatro, Demonio De Niño eta Paraside talde arabarrek joko dute doako kontzertua.

Paraside Paraside

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Gasteizko Galtzagorri blusa eta neska kuadrilla Galtzagorri Rock Festival jaialdia antolatzen ari da datorren uztailaren 29rako. Laugarren edizio honetan, hasierako helburuarekin leial segituko dute: Gasteizko eszena suspertzea eta doako musika eskaintzea.

Hitzordua Urban Rock Concept aretoan izango da, eta 19:30ean zabalduko dituzte ateak. Bertako hiru taldek osatuko dute aurtengo kartela, gustu guztiak asetzeko modukoa.

Paraside hard-rock boskote gaztea izango da lehena. Aritz Martinez (ahotsa), Aritz Yarza (gitarra), Aitor Delgado (baxua), Iñigo Martínez (gitarra) eta Oier Pérez de Urrutia (bateria) dira, 2021ean egin zuten debuta eta iaz Gasteizko Gazte Talent lehiaketaren finalera iritsi ziren.

Demonio de Niño ariko dira segidan. Betiko rocka, rock-punka, egiten duen laukotea da, 2011-ko Azkena Rock jaialdiaren testuinguruan sortua.

Azkenik, T-TreintayCuatro taldea: José María Ruiz de Azúa (bateria), Fulgen Zarza (baxua), Ion Ruiz (gitarra), Alberto Hernando (ahotsa) eta Luis Romero (gitarra). 2021ean, pandemia betean, Reignición EPa grabatu zuten Railway Records estudioan. Diskoak 5 pieza biltzen ditu, tartean Zorrostiaga Saloon-en berrikuspen bat.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.