entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-10-06

Itsasos Kantak emanaldia egingo dute urriaren 21ean Donostian

Rafa Ruedak, Lide Hernandok, Gartxotek eta beste hainbat artistak itsasoaren inguruko abesti zaharrak berreskuratu dituzte Euskal Itsas Museoan.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Itsasoko abestien kantutegia berreskuratuko duen kontzertua prestatu dute datorren urriaren 21erako, Donostian, Euskal Itsas Museoan.

Rafa Rueda, Lide Hernando, Gartxot, Sara Azurza, Maitane & Malentxo (MIRUA), Janus Lester eta Julen artistak gonbidatu dituzte horretarako. Musikaz, aldiz, Iker Lauroba eta Danáe Riaño arduratuko dira.

Ekitaldia museoaren ganbaran izango da, 18:00etatik aurrera, eta doan. Gipuzkoako Foru Aldundiak sustaturiko ekimena Europako Ondarearen Jardunaldien baitan kokatu dute.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.