entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-08-13

Itsasoa da Bide Bakarra jaialdia antolatu du Ines Osinagak

Irailaren 2an izango da, Itziarren, eta trikitilariak bere bakarkako lan berria aurkezteko baliatuko du jaialdia, Euskal Herriko nahiz Kubako beste hainbat musikarik lagunduta.

Ines Osinaga Ines Osinaga

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Ines Osinagaren aurreneko bakarkako diskoa da Itsasoa da Bide Bakarra. 2022ko Joseba Jaka bekari esker gauzatu zuen eta Durangoko Azokan aurkeztu zuen.

Disko hori osatzeko lanaren lehen zatiak Kubara eraman zuen Osinaga. Habanan egindako egonaldian bertako emakume musikari asko ezagutu zituen, eta handik ekarritako materialarekin ondu zuen azken emaitza.

Orain pauso berri bate matera doa, Itsasoa da Bide Bakarra proiektuak jaialdi formatua hartuko baitu. Irailaren 2an izango da, Itziarren eta, sarrera doakoa izango den arren, interesa dutenek aldez aurretik eman behar dute izena. Ateak 19:00tan irekiko dituzte. Ostean, urriaren 6an, Habanan errepikatuko dute esperientzia.

Euskal Herriko nahiz Kubako hainbat musikari izango ditu Osinagak oholtzan bidelagun: Naile Sosa (perkusioa), Irina Gonzalez (gitarra) eta Yaima Orozco (guiroa, klabea eta mood guajiroa). Eta Olatz Salvador, Miren Amuriza, Garazi Egiguren eta Janire Etxabe.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.