entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-07-16

Iseok kontzertua emango du Iruñeko Zitadelan

Musikari nafarrak Bartzelonan abiatu zuen hilabete hasieran Back To The Roots bira, eta uztailaren 17an Euskal Herrira iritsiko da.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Back To The Roots du izena Iseo musikari nafarrak esku artean duen kontzertu-birak. Uztailaren 1ean eta 2an kontzertu banarekin eman zion hasieran Bartzelonan, eta hilaren 17an –ostirala–, Euskal Herrira iritsiko da: Iruñeko Zitadelan ariko da zuzenean.

Nafarroako hiriburuko emanaldirako sarrerak agortuta daude jada, baina datozen asteetan espainiar estatuan barrena emango dituen kontzertuetarako sarrerak salgai daude Sarean.

Uztailak 22: Madril
Uztailak 23: Malaga
Uztailak 24 Sevilla
Uztailak 25: Granada
Uztailak 31: Valentzia

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.