entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2021-01-25

Iruñeko Melenas taldeak Music Moves Europe saria irabazi du

Egungo eta etorkizuneko soinua erakusten duten artistak babestu nahi duen sariketan lehenengo postua eskuratu du garage-pop laukote nafarrak.

Iruñeako Melenas taldeak Alyona Alyona (Ukrania), Inhaler (Irlanda), Julia Bardo (Italia), Lous and the Yakuza (Belgika), Rimon (Holanda), Sassy 009 (Norbegia) eta Vildá (Finlandia) taldeekin batera irabazi du Music Moves Europe Talent Awards sariketa.

Reverv-aren eraginarekin betetako ahotsekin eta gitarrekin sortutako abestiak sortzen dituzte Iruñeako lau neskek. 2020ko maiatzean argitaratu zuen ‘Días raros’ estudioko bigarren diskoak urteko disko onenen zerrendetan azaldu zen, eta orain bultzada berri bat jaso du nazioarteko sari honen aitortzarekin.

Music Moves Europe Talent Awards sariak ESNS eta Reeperbahn Festival jaialdien artean antolatzen dira, eta hasten ari diren artistak babestea du helburu.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.