entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-08-11

Iruñea flamenkoz beteko da

Abuztuaren 18tik 27ra bitarte, X. Flamenco On Fire jaialdiak genero horretako artistarik onenak ekarriko ditu, tartean, Miguel Poveda edota Estrella Morente.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Bueltan da Flamenco On Fire festibala. Abuztuaren 18tik 27ra bitarte, Nafarroako hiriburuko bazterrak ez ezik, Viana eta Tutera ere kutsatuko ditu flamenkoak.

Aurtengo edizioak, hamargarrena, ‘Alzapúa’ kontzeptua hartu du ardatz. Flamenkoak berezkoa duen gitarra jotzeko teknika hori (hatzaz gitarraren kaxajotzea) aurtengo lelo gisa aukeratzeak gitarra jarri du 2023ko Flamenco On Fire honen erdigunean.

Kontzertu-programa abuztuaren 18an hasiko da David Lagosek Vianan egingo duen saioarekin.

Hurrengo hitzordua, hilaren 19an, Tuteran izango da, Farruquitoren eskutik. Eta gainerako zuzeneko guztiak Iruñean izango dira hilaren 22tik 27ra bitarte. Horietako batzuk Baluartek hartuko ditu; esate baterako, Manolo Caracolen heriotzaren 50. urteurrenaren harira sortutako Una historia del cantaor flamenco obra (Vicente Soto Sordera, Antonio Reyes, La Tremendita eta Nafarroako Orkestra Sinfornikoa).

Bestalde, Eva Yerbabunea, Juan Kruz, Alejandro Hurtado, David de Arahal, José del Tomate eta Víctor Franco artistak ere pasatuko dira Baluarteko eszenatokitik.

Iruñean bertan baina Zentral Aretoan, aldiz, Soleá Morente, La Plazuela eta TomaTito ariko dira.

Sarrerak salgai daude eta data/ordutegi zehatzak kontsulta daitezke: HEMEN

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.