entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2023-03-03

Iruñarock: 2 gau eta 15 talde

Su Ta Gar, The Lizards, La Topadora, Banda Basotti eta Kaotiko ariko dira, besteren artean, martxoaren 31n eta apirilaren 1ean Navarra Arenak hartuko duen jaialdian.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

2023ko martxoko azken asteburuan egingo dute Iruñarock jaialdiaren bosgarren edizioa. Formatua aurreko urteetakoaren antzekoa izango da, barra eta jateko guneak eskainiko baitituzte bi egunez. 

Iruñeko Navarra Arena pabilioiko eszenatokitik 15 talde pasatuko dira guztira. Martxoaren 31n, ostiralez, Narco, Su ta Gar, Banda Basotti, Kaotiko, Bala, La Topadora eta Liher igoko dira oholtzara. Eta larunbatean, apirilaren 1ean, Natos y Waor, Lágrimas de Sangre, Ciudad Jara, Huntza, Jarfaiter, Kaos Urbano, Sons of Aguirre & Scila eta The Lizards taldeen txanda izango da.

Eguneko sarreren prezioa 37 eurokoa da eta bi egunetarako abonua erosteko aukera ere dago, 65 euroren truke.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.