entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2020-06-25

Ilunabar akustikoak Lizarrako Kanpinean

Uztaila eta abuztuko asteburuak musikatu nahi dituzte Lizarra kanpinean, eta eta post-konfinamendu honetan zuzenekoetara itzultzeko irrikaz dauden bakarlarien zein musika taldeen bila dabiltza.

Uda berezi honetan euren bezeroei zerbait desberdina eskaini nahi diete eta, bide batez, Covid19ak kinka larrian utzi dituen musikariei zuzenekoetarako (g)une bat eskaini. Horixe da Lizarrako Kanpinekoek 2020ko uztailerako eta abuzturako abian jarri duten 'Ilunabar akustikoak' ekimenaren helburu bikoitza.

Kontzertu akustikoak ematako prest dauden talde nahiz bakarlarien bila dabiltza, hortaz. Emanaldiak asteburuetan izango dira, 18:00-21:00 bitarte. Euskal musikaren aldeko apustua da eta, beraz, bertako taldeek izango dute lehentasuna.

Interesa duten musikariei info@campinglizarra.com helbidera idatzi edo 948551733 telefono zenbakira hots egiteko deia luzatu diete. 

 

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.