entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2007-11-19

IKE TURNER ZENDU DA, BIZITZA R&B ETA ROCK AND ROLLARI ESKAINI ONDOTIK


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Ike Turner musikari handia abenduaren 12an zendu zen, 76 urte zituela. Ikek R&B, blues, soul eta rock and roll musiketan arrasto sakona utzi du, abesti eta disko ikaragarriak eta kontutan izateko kolaborazio mordoa, gure ondare musikalean betirako geldituko direnak.

Ike Turner Clarksdale-n (Mississippi) sortu zen 1931n. Bere lehen musika tresna pianoa izan zen 40etako harmakadan eta bere eraginen artean Pinetop Perkins nabarmentzen da, zeinarekin boogie-woogie-a pianoan jotzen ikasi zuen.

Bere ibilbideko lehen mugarria, Rocket 88 abestiaren grabazioan parte hartzea izan zen. Izan ere, Rocket 88 lehen rock and roll abestitzat hartua izan da!!! 1951n grabatu zen eta irratietan Jackie Brenston and His Delta Cats taldearen izenpean agertu zen.

Beste kantu esanguratsu asko idatziko zituen bere ibilbidean. Esaterako, It's Gonna Work Out Fine, Proud Mary, Nutbush City Limits, I've Been Loving You to Long, Fool in Love ....

Esan bezala, artista askorekin lan egin zuen, nahiz eta askok Anna Mae Bullock-ekin (bai, horixe bera, Tina Turner andrea) egindako lanak izanen dituzten gogoan. Berarekin arrakasta sonatuak lortu zituen 60ko hamarkatik aurrera, bikotea hautsi zen arte. Bikote ezinbestekoa R&B eta soularen maitaleentzako!!!

Bueno, geniona, Ike Turnerrek Otis Rush, Little Milton, Rolling Stones, Tyrone Davis, Elton John, Santana, Roberta Flack Muddy Waters, John Lee Hooker, Chaka Khan, Natalie Cole, Bill Cosby, Elvis, Eric Clapton, Yardbirds, Janis Joplin, Miles Davis
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.